Kepa Junkerak ekoiztu zuen eta Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez de San Vicentek txalapartari eman nahi zioten ikuskera berriaren lehen haziak erein zituzten.
Hasieratik Oreka TXen genetan dagoen kultur-artekotasuna ere nabamentzen da lehen diska honetan, Oreka TX eta Kepa Junkeraz gain, Glez Velez, Ibon Koteron, Justin Vali, Michel Bordeleau , Mikel Laboa eta Phil Cunninghan ere izanbait ziren gonbidatu gisa.
Zuzenekoetan Harkaitz Hartinez de San Vicente eta Igor Otxoarekin batera, egun ere Oreka TXen perkusio multi-etniko jolea den Iñigo Egia, Arantxa eta Eli Ansa txalapartariak eta Iñigo Lurgain alboka jolea taularatzen ziren.